Powered By Blogger

miércoles, 2 de diciembre de 2015

IPUIN DIGITALAK


IPUIN DIGITALAK

Kaixo denoi!

Pasaden asteko asteazkenean, hau da, azaroaren 25ean ezin izan nintzen klasera etorri gaixorik nengoelako . Beraz, klasera ezin etortzeak egunean egin beharrekoa ezin ezagutzera eraman nau. Baina nire ikaskideei esker, egin zenutena ikusi dut.

Bigarren ikt klase honetan ipuin digitalak nola egiten diren ikasi duzue.  Ipuin digitalak nola egin behar diren aztertzen eta honi buruzko informazioa bilatzen egon zarete.  Ondoren, taldean ipuinaren istorioa sortzeko, zein izango den umeen adina erabaki duzue.

Gu lau urteko haurrentzako istorioa egitea erabaki dugu. Hauek gelan hainbat gauza lantzen dituzte , adibidez; baloreak (berdintasuna, bizikidetza, laguntasuna), plastikan (gometsak, koloreak, marrazki librea, marrazki gidatua, abtrakzioa, geometria, margo desberdinak etab), psikomotrizitatean (lateralitate kontzeptuak: goian, behean, aurrean, atzean, eskuma, ezkerra). Bestalde, matematikan (zenbakiak, segidak, logika), musikan (abestiak, olerkiak, erritmoa, dantza, intonazioa), naturan (animaliak, landareak, gorputz atalak, urtaroak, egunak) eta hainbat.

Kontzeptu hauek kontuak hartuz udaberriari buruzko ipuina egitea erabaki dugu. Baina nik ezin izan dut horretan parte hartu. Hauek izan dira nire lankideak ipuinak egiteko erabili dituzten erreminta posibleak:




Web  hauen artean, goanimate web-a erabili zuten. Web honetan sartu eta lehen pausua erregistratzea da. Nik ez naiz erregistratu baina nire lankideak bai. Haien ustez, honen erabilera erraza zen aurretik ezagutzen zutelako. Beraz, honen funtzionamendua azkar ikasi dute. Bertan, ipuinak eta irudiak egin dituzte hainbat kolore eta objektu desberdinekin. Haien ustez, oso aberatsa den web orria da. Hemen uzten dizuet nik ikusitako bideoa, goanimate web orriaren funtzionamendua ezagutzeko eta nola egiten diren ipuinak ikasteko: 




Nire ikaskideak drive-era igotako irudiak ikusi ditut eta asko gustatu zaizkit. Zuek ikusteko hemen uzten dizkizuet ipuinaren bi irudi. Oso egokiak iruditzen zaizkit haurrekin erabiltzeko, koloredunak direlako, hainbat objetu eta formekin. 





Azkenik, esan behar dut klasera ez etortzeak ondorio txarrak ekartzen dituela. Hain zuzen ere, ez zara egiten ari direnaz ohartzen , ondoren lana pilatzen zaizu eta atzeratu egiten zara. Beraz, espero dut berriro ez gertatzea. 

                                                                                                                  Ane Ontoria


No hay comentarios:

Publicar un comentario