Powered By Blogger

martes, 8 de diciembre de 2015

BIDEOAK EDITATZEN !


Kaixo irakurleak!

Hirugarren saio honetan ADOBE PREMIER PRO programa erabiltzen ikasi dugu. Programa honek bideoak argitaratzeko edo editatzeko balio digu. Irakasleak gaurko zeregina azaldu  eta taldeka ipini gara. Ondoren, bideoaren gaia eta nola egingo dugun bideoa adostu dugu.

Nire taldeak, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko bideoa sortzea erabaki dugu. Beraz, horri buruzko bideoak ikusten hasi gara ideia bat hartzeko eta gehien gustatzen zaizkigun bideoen linkak gorde ditugu. Horretaz aparte,  indarkeria mota guztiei buruzko argazkiak bilatu ditugu bideoan jartzeko. Amaitzeko, emakumeak sufritzen duten indarkeriari buruzko abestiak bilatzen egon gara.
Deskargatu ditugun abestiak hauek izan dira:

"Andy & Lucas - y en tu ventana "


" Bebe - Ella "


Ondoren, bideo hauek deskargatzeko web horri hau erabili dugu:  http://www.vidtomp3.com/ Abesti hauek aukeratu ditugu gure bideorako oso onak direla pentsatu dugulako eta mezua argi transmititzen dutelako.

Bideoaren antolaketa eskema batean ipini dugu. Eskema honetan pausuz pausu zer ipiniko dugun  eta nolakoa izango den jarraituko dugun ordena zehaztu dugu.
Gustatu zaizkigun bideoak, http://www.descargaryoutube.com/ web horrian deskargatu ditugu. Ondoren, bideoak moztu ditugu "Movie Maker" programarekin. Hau eta gero, Adobe Premier CC programa deskargatzen hasi gara baina arazoak izan ditugu. Horretarako tutorial bat ikusi dugu:


Azkenik, ikaskide baten ordenagailutik egin izan ahal dugu. Programa zabaldu eta bideoak, argazkiak eta abestiak sartu ditugu eta ordenean jarri ditugu poliki poliki. Premier oso baliagarria da, baina denbora eta pazientzia handia eskatzen du. Dena den, hainbat arazo izan arren, bideoa sortzea lortu dugu.   


No hay comentarios:

Publicar un comentario