UPV-KO HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEA NAIZ. BLOG HONETAN INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIA IRAKASGAIARI BURUZ HITZ EGINGO DIZUET. ESPERO DUT ZUEN GUSTOKOA IZATEA !
miércoles, 9 de diciembre de 2015
AZKEN KLASEA!
Gaur azken klasea izan da. Pasaden astean adobe premier pro programarekin egin genituen bideoen aurkezpenak egin ditugu. Nire taldea lehenengoa izan da eta hainbat arazo izan ditugu. Horietako batzuk, bolumen arazoak izan dira eta beste batzuek abestien nahasketekin erlazionaturiko arazoak. Dena den, konpondu izan ditugu eta ez dira izan ditugun akatzak asko nabaritu.
Ondoren, gelakideen blogen ebaluazioak egin ditugu.Gehienbat, denak izan dira oso erakargarriak eta eman ditugun edukiekin bat egin dute. Beraz, nik ipinitako notak onak izan dira.
martes, 8 de diciembre de 2015
BIDEOAK EDITATZEN !
Kaixo irakurleak!
Hirugarren saio honetan ADOBE PREMIER PRO programa erabiltzen ikasi dugu. Programa honek bideoak argitaratzeko edo editatzeko balio digu. Irakasleak gaurko zeregina azaldu eta taldeka ipini gara. Ondoren, bideoaren gaia eta nola egingo dugun bideoa adostu dugu.
Nire taldeak, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko bideoa sortzea erabaki dugu. Beraz, horri buruzko bideoak ikusten hasi gara ideia bat hartzeko eta gehien gustatzen zaizkigun bideoen linkak gorde ditugu. Horretaz aparte, indarkeria mota guztiei buruzko argazkiak bilatu ditugu bideoan jartzeko. Amaitzeko, emakumeak sufritzen duten indarkeriari buruzko abestiak bilatzen egon gara.
Deskargatu ditugun abestiak hauek izan dira:
"Andy & Lucas - y en tu ventana "
" Bebe - Ella "
Ondoren, bideo hauek deskargatzeko web horri hau erabili dugu: http://www.vidtomp3.com/ Abesti hauek aukeratu ditugu gure bideorako oso onak direla pentsatu dugulako eta mezua argi transmititzen dutelako.
Bideoaren antolaketa eskema batean ipini dugu. Eskema honetan pausuz pausu zer ipiniko dugun eta nolakoa izango den jarraituko dugun ordena zehaztu dugu.
Gustatu zaizkigun bideoak, http://www.descargaryoutube.com/ web horrian deskargatu ditugu. Ondoren, bideoak moztu ditugu "Movie Maker" programarekin. Hau eta gero, Adobe Premier CC programa deskargatzen hasi gara baina arazoak izan ditugu. Horretarako tutorial bat ikusi dugu:
Azkenik, ikaskide baten ordenagailutik egin izan ahal dugu. Programa zabaldu eta bideoak, argazkiak eta abestiak sartu ditugu eta ordenean jarri ditugu poliki poliki. Premier oso baliagarria da, baina denbora eta pazientzia handia eskatzen du. Dena den, hainbat arazo izan arren, bideoa sortzea lortu dugu.
miércoles, 2 de diciembre de 2015
IPUIN DIGITALAK
IPUIN DIGITALAK
Kaixo denoi!
Pasaden asteko asteazkenean, hau da, azaroaren 25ean ezin izan nintzen
klasera etorri gaixorik nengoelako . Beraz, klasera ezin etortzeak egunean egin
beharrekoa ezin ezagutzera eraman nau. Baina nire ikaskideei esker, egin
zenutena ikusi dut.
Bigarren ikt klase honetan ipuin digitalak nola egiten diren ikasi
duzue. Ipuin digitalak nola egin behar diren aztertzen eta honi
buruzko informazioa bilatzen egon zarete. Ondoren, taldean ipuinaren
istorioa sortzeko, zein izango den umeen adina erabaki duzue.
Gu lau urteko haurrentzako istorioa egitea erabaki dugu. Hauek gelan hainbat
gauza lantzen dituzte , adibidez; baloreak (berdintasuna, bizikidetza,
laguntasuna), plastikan (gometsak, koloreak, marrazki librea, marrazki gidatua,
abtrakzioa, geometria, margo desberdinak etab), psikomotrizitatean
(lateralitate kontzeptuak: goian, behean, aurrean, atzean, eskuma, ezkerra).
Bestalde, matematikan (zenbakiak, segidak, logika), musikan (abestiak,
olerkiak, erritmoa, dantza, intonazioa), naturan (animaliak, landareak, gorputz
atalak, urtaroak, egunak) eta hainbat.
Kontzeptu hauek kontuak hartuz udaberriari buruzko ipuina egitea erabaki
dugu. Baina nik ezin izan dut horretan parte hartu. Hauek izan dira nire
lankideak ipuinak egiteko erabili dituzten erreminta posibleak:
Web hauen artean, goanimate web-a erabili zuten. Web honetan
sartu eta lehen pausua erregistratzea da. Nik ez naiz erregistratu baina nire
lankideak bai. Haien ustez, honen erabilera erraza zen aurretik ezagutzen
zutelako. Beraz, honen funtzionamendua azkar ikasi dute. Bertan, ipuinak eta
irudiak egin dituzte hainbat kolore eta objektu desberdinekin. Haien ustez, oso
aberatsa den web orria da. Hemen uzten dizuet nik ikusitako bideoa, goanimate
web orriaren funtzionamendua ezagutzeko eta nola egiten diren ipuinak ikasteko:
Nire ikaskideak
drive-era igotako irudiak ikusi ditut eta asko gustatu zaizkit. Zuek ikusteko
hemen uzten dizkizuet ipuinaren bi irudi. Oso egokiak iruditzen zaizkit
haurrekin erabiltzeko, koloredunak direlako, hainbat objetu eta formekin.
Azkenik, esan
behar dut klasera ez etortzeak ondorio txarrak ekartzen dituela. Hain zuzen
ere, ez zara egiten ari direnaz ohartzen , ondoren lana pilatzen
zaizu eta atzeratu egiten zara. Beraz, espero dut berriro ez gertatzea.
Ane Ontoria
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


