IDENTITATE DIGITALA
Gaur identitate digitalari buruzko bideoak ikusi ditugu. Nire ustez, oso garrantzitsua da interneten gure benetako identitatea sortzea. Baina, kontuz ibili behar gara non ipintzen ditugun gure datu pribatuak eta sarean zer argitaratzen dugun edo gure bizitzaz zer uzten dugun ikusgai.
Identitate digitala publikoa bada; gure perfila aldatu dezakete, gure identitatea lapurtu, korreo elektronikoaren bitartez gure pasahitzak lapurtu, gure bizitza kontrolatu eta abar. Hau da, Internet identitate-ikertzailerik onena da.
Hurrengo bideoan, argi ikusi daiteke.
Nik adibidez, benetako identitate digitala daukat, sare sozialetan eta interneten behintzat. Baina asko kezkatzen nau nire sare sozialetako pribatutasuna. Nahiz eta pribatua izan, besteek nire perfileko eta portadako argazkiak ikus dezakete, baita nire datu pertsonalak ( non ikasi dudan, non egiten dut lan, zeintzuk diren nire lagunak eta abar ). Hortaz, kontuz ibili behar gara sarean ipintzen dugunarekin. Hau da, zure laneko nagusia zure perfila bilatu eta zure azken parrandako argazkiak ikus dezake eta hori ez da batere ona etorkizunerako. Beraz, nik facebook-ean izena aldatu egin dut ezagutzen ez didan inork nire perfila aurkitu ez dezan.
